XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 ELKARTE AUTONOMOKO ADMINISTRAZIOA

Eusko Jaurlaritza

Asteasun Billabona transformazio- eta erregulazio-azpiestazioa- Andoain transformazio- eta erregulazio azpiestazioaren arteko lurrazpiko elektrizitate-linea (...)

Iragarkia

Billabona transformazio- eta erregulazio-azpiestazioa-Andoain transformazio- eta erregulazio azpiestazioaren arteko lurrazpiko elektrizitate-linea (13,2 kV, zirkuito bakuna) 187 eta 189. euskarrien artean aldatzeari administrazioaren baimena ematea eta egiteko proiektua onartzea.

Linea hori Asteasun dago eta 24.014/C.E.10-B/A.T.132/95/Mr erreferentzia du.

Iberdrola S.A.k eskatuta (Getaria kalea 13, Donostia) Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza honetan hasiera eman zaion espedientea aztertu dugu.

Espediente horretan Asteasuko Billabona T.E.A.-Andoain T.E.A. lurrazpiko elektrizitate-linea (13,2 kV, zirkuito bakuna) 187 eta 189. euskarrien artean aldatzeari administrazioaren baimena emateko eta egiteko proiektua onartzeko eskatzen da.

Juan José Gastañares Arreguik, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Inginadoreen Elkargo Ofizialeko 333 zenbakidun kideak izenpetutako proiektua aztertu dugu.

Elkargo berak, 1995eko abuztuaren 2an ikuskatu ondoren, 951253 zenbakia jarri zion proiektu horri, hain zuzen ondorengo ezaugarriak dituen lurrazpiko elektrizitate-lineari dagokionari:


- Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.
- Garraiatzeko gaitasuna: 5.670 kW.
- Eroaleak: 3 AL 150.
- Luzera: 280 m.
- Hasiera: Billabona T.E.A.22,4Andoain T.E.A. linearen 187. euskarria.
- Amaiera: Billabona T.E.A.22,4Andoain T.E.A. linearen 189. euskarria.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:


1. Urriaren 20ko 2617/1966 Dekretua, elektrizitate-instalazioei baimena emateari buruzkoa (urriaren 24ko 254. Estatuko Aldizkari Ofiziala).
2. Uztailaren 16ko 21/1992 Industriako Legea (uztailaren 23ko 176. Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Honenbestez, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkari naizen honek, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuan ezarritakoarekin bat, honako hau ERABAKI DUT:

Iberdrola S.A.ri lehen aipatutako elektrizitate-instalazioa egiteko baimena ematea eta betearazteko proiektua onartzea, ondorengo baldintzak beteta:


- Elektrizitate-instalazioak egiteko gehienez ere 12 hilabete izango dira, erabaki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den egunetik hasita.
- Aurkeztutako proiektuaren araberakoak izango dira instalazioak.
- Obrak amaitzen direnean, instalazioen jabeak horren berri emango dio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Lurralde Ordezkaritza honi, behin-betiko azterketa egin eta martxan jartzeko akta emateko.

Erabaki honen aurka errekurtso arrunta aurkez dakioke Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako zuzendariari.

Horretarako, hilabeteko epea izango da jakinarazpen hau jasotzen denetik.

Hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Jardunbide Komunaren azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 107. atalean eta hurrengoetan jasotzen da.

Donostia, 1996ko otsailak 26.-Javier López Larrinaga, Lurralde-ordezkaria.

(2604)(2233)

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala